Dorrao Pagomotzeta Bordas viejas Goñi
Data: 2024-04-14
DORRAO-PAGOMOTZETA-BORDAS VIEJAS-GOÑI
2024-04-14
Luzera 15 km (aukeran 13) Igoera metatua 750 m ( aukeran 600) Denbora 4,5 ordu + atsedena
Dorrao-Torrano (600m) herri txikiko kanpoaldean , S. Donatoren magalean, gure zeharkaldia hasiko da Andia mendilerrotik Goñi Garaietara. Bukaera Goñiko Teodosioren herrian izango da ( Aralarko kateen kondaira).
Hasieran pista, gero S. Pedro baseliza txikia ikusi eta igoko dugu, modu errezean mendilerroko gainera. Han zuhaitzik ez dago, zelai zabalak baizik. Pagomotzeta gure zain dago ( 1250m 6 km 2 or 600↑).
Izena harri batean idatzita dago. Aukeran, tontorrera igo gabe, lepoan gelditzerik badago hara itzuliko garelako. Handik ordu erdi batera, neguak utzi duen belar motzean, iritsiko gara Peñablancara-Aitzurira ( 1266m 8km 2,5 or). 10 minutuko jaitsiera eta S. Donatorako pistarekin egingo dugu topo.
Berriro gora eta 20 minututan Treku-Bordas Viejas aurkituko dugu. Gailurretik (1250m 10km 3 or 750↑) panorama zabala daukagu: Ollo, Satrustegi, S. Donato,…
Goñi herrirako 5km falta dira, dena behera, erraza. Handik busak Irurtzunera eramango gaitu ( 30´). Aukeran Pagomotzetatik Goñira joan daiteke ia ezer igo gabe, erdiko pistatik eta Elordi zeharkatuz.
Irteera Herreratik 7:30etan eta bazkaria Matxain jatetxean ( 15€ + kafea). Izena ematean aukeratu behar da: potxak ala menestra, bakailu tomatekin ala karrillerak, fruta, flana ala tarta izoztua
Izena mateko: montanerosdelantiguo@gmail.com emailera idatzi, https://montanerosdelantiguo.eus webgunean ere aukera dago. Azken eguna abril 10a, asteazkena.
Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.