Hasiera icono flecha Agenda
100urte / 100mendi AIA – OLARTETA – MURUGIL – AIZKORTEAITZAko FAILA-AIA

100urte / 100mendi AIA – OLARTETA – MURUGIL – AIZKORTEAITZAko FAILA-AIA

Data: 2024-04-28

Aurten, apirilaren 27 eta 28ko asteburuan, EMF-k, Euskal Mendizale Federazioak. bere sorkuntzaren mendeurrena ospatuko du; 1924an Euskal eta Nafar Alpinismo  Federazioa sortu baitzen, eta horregatik “100 urte/100 mendi” programa prestatu du. Programa horren barruan Eukal Herriko 100 tontor esanguratsuenetan mendizaleak bi egun horietan biltzea da helbueruetako bat, eta horretarako mendi-elkarte guztien parte-hartzea eskatzen da. Hala, guri, Murugil egokitu zaigu, Pagoetako tontorra alegia. Beraz, mendi apala bada ere, hurrengo ibilaldia bertara joateko prestatu dugu, hori bai, Pagoetako bide tradizionala egin gabe, ez igoeran ezta jaitsieran ere.

Aiatik irtenda segituan ezkerretik desbideraketa hartuko dugu mendiko bide batetik hego-mendebalderantz. Hor oso leku bitxia ikusiko dugu bidean, Herniotxiki izenekoa, gurutze-bidea duena, eta hortik gutxira Ikaskinartetako lepora iritsiko gara.

713 m-ko Olarteta igoko dugu bere hegoaldetik. Ez du buzoirik, erpin geodesikoa bai, ordea, eta haren mendebaldetik jaitsiko dugu. Norbaitek igo nahiko ez balu, inguratu egin lezake eta taldearekin bat egin beste aldean.

Ibilbideari jarraituz, Murugilera iritsiko gara, txangoaren helburua eta 733 m dituena. Hantxe aterako ditugu beharrezko argazkiak Federazioak “100 urte/100 mendi” ekitaldia ospatzeko eman digun pankartarekin.

Aurrera eginez, Pagoetako Gurutzera iritsiko gara (633 m), eta, ondoren, Urruztumeko aterpetik pasatuz, izen bereko muinotik igaroko gara. Honek ere ez du buzoirik baina bai erpin geodesikoa.

Hortik aurrera, 150 m-ko desnibela jaitsiko dugu 20 bat minutuan, Azkorteaitzako basoko “atarian” sartzeko.

Baso hori erakargarria da oso, lehenengo pagadi basati bat zeharkatuko dugu, ondoren, zenbait haginen artean nabarmentzen ikusiko dugu 17 m-ko altuera duen horietako ale jakin bat “Gipuzkoako zuhaitz berezien” artean katalogatuta dagoena, Jarraian Azkorteaitzako failan Amazoniako oihanaren antzeko gune kaotiko bat topatuko dugu eta azkenik Burnigurutzeko behatokitik igaroko gara. Behatokia oso polita da baina bertatik ez da ezer ikusten. Segidan Aiara iritsiko gara. Comeremos en Kanua.

Ibilbidea Ikusteko esteka.

Guztira: 11 km; 664 m↑ ; 664 m↓; 4 h eta 30 min inguru.

Irteera: 8:00etan Herreratik.

 

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com emailera idatzi, https://montanerosdelantiguo.eus webgunean ere aukera dago. Azken eguna apirilaren  24a, asteazkena.

 




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2024-04-16 | Gipuzkoa

Argazki-albuma 100urte / 100mendi AIA – OLARTETA – MURUGIL – AIZKORTEAITZAko FAILA-AIA


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK