Hasiera icono flecha Agenda
Altube Burdonas Sarria (Parketxe).

Altube Burdonas Sarria (Parketxe).

Data: 2024-11-24

ALTUBE - BURBONAS – SARRIA (Parketxe)

(2024-11-24)

           
         Irteera honetan berriro Arabako lurretan murgilduko gara. Gorbeiako Parke Naturalaren hego-mendebaldera joko dugu eta hango pagadi zabaletan zehar, Altubeko mendatea eta Baia bidea lotuz, Sarriako parketxean bukatuko dugu ibilaldia. Bidean bost buzoi egingo ditugu (Txintxularra, Astaiz, Mendebaldeko Burbona, Erdikoa, 934 metroko altuerarekin puntu gorena, eta Ekialdekoa, puntuagarria dena). Pagadian izkutatutako tontorrak dira, batere zailtasunik gabeak, bide eta pista eroso eta garbiengatik igotzen baitira.

             Altubeko baserrietatik abiatuko gara (615 m), busa aparkatzeko oso toki ona ez duena. Igoerari ekingo diogu GR 282ari jarraituz, eta landatutako koniferak, pagoak eta eremu garbiak zeharkatuz joango gara altuera irabazten aldats pikoa izan gabe. Txintxularra izeneko lehen gailurrera iristeko desbideratze txiki bat egingo dugu (845 m, 2,6 km, 50 min, 260 m ↑). Ordurako gainditua izango dugu eguneko zailtasun nagusia.

             Gero, gure urratsen gainean atzera eginez, Burbonetarako bidea hartuko dugu berriro iparralderantz, eta ia ordekan aurrera eginez, Euskal Autonomia Erkidegoko pagadi handienetako baten magian murgilduko gara. Astaizko buzoira (919 m, 5,6 km) joateko  pista nagusitik eskuin aldera hartuko dugu (inguratu egin daiteke). Geroago, 7,5 km inguruko distantzia egin ondoren, hiru Burbonak lotzen dituen kordal leunera helduko gara eta ordu erdi inguruan bere hiru buzoiak igoko ditugu Ekialdeko gailur isolatueneraino (9,5 km; 3 h, 450 m ↑). Hortik, cairn-ei jarraituz, berehala jaitsiko gara Baia bidearen pistara, eta Aldarroko etxean agertuko gara kilometro pare bat jaitsi ondoren, ibaiaren ertzean hain zuzen ere. Hortxe, parketxera eramango gaituen pista zabal-zabala hartuko dugu, falta diren 3,5 km-ak modu arinean eginez. Bidean Aldarro eta Igatz zubiak hala nola Zaldibartxo putzua nabarmentzekoak dira.

            Bazkaria Murgiako Palatu jatetxean (igerilekuak): 23 €

Datuak : 14,7 km, 470 m↑; 4,5 h.

Ibilbidea  3D-n ikusteko sakatu hemen

Irteera 7:00etan Herreratik.        

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com emailera idatzi, webgunean ere https://montanerosdelantiguo.eus aukera dago. Azken eguna azaroaren 20a, asteazkena.

              




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Izena eman nahi dut

Argitaratua 2024-11-13 | Araba

Eman izena mendi-irteeran

Modu hauetako batean eman dezakezu izena

Telefonoa 943 317 017
E-posta montanerosdelantiguo@gmail.com
edo formulario honen bidez


INFORMACIÓN BÁSICA DE PROTECCIÓN DE DATOS: En cumplimiento del deber de informar a los interesados de las circunstancias y condiciones del tratamiento de sus datos y de los derechos que le asisten, ponemos a su disposición la siguiente información.
RESPONSABLE DE TRATAMIENTO: Sociedad Montañeros del Antiguo.
FINALIDAD DEL TRATAMIENTO DE SUS DATOS: Gestionar y responder su consulta.
CONSERVACIÓN DE LOS DATOS: Los datos se conservan el tiempo estrictamente necesario para la relación y lo que le es exigible legalmente, siendo destruidos posteriormente mediante los procesos seguros de la organización.
LEGITIMACIÓN PARA EL TRATAMIENTO: Interés legítimo de las partes para dar respuesta a la solicitud de información.
DESTINATARIOS DE SUS DATOS PERSONALES: No se prevén cesiones de datos salvo en aquellos casos en que exista una obligación legal. No hay previsión de transferencias de datos internacionales.
SUS DERECHOS: Puede revocar el consentimiento y ejercer sus Derechos a acceder, rectificar, oponerse, limitar, portar y suprimir los datos, escribiendo a Sociedad Montañeros del Antiguo, en C/ Bertsolari Xalbador 14 bajo. Local. 20018 Donostia, además de acudir a la autoridad de control competente (AEPD).