Hasiera icono flecha Elkartea

ELKARTEA

Antiguako mendizaleen elkartea

Mendiazaleak

Gure Mendi-Elkartea 1949ko martxoaren 19an sortu zen , "Antiguako Luistarren Mendi Saila" bezala; geroago, 1952ko  abenduan, ateratako bere lehenego buletinean agertzen den bezala,

Buletin horretan, Kluba sortzearen helburua honela zetorren adierazita: "Gure mendiak hobeto ezagutzea”. 

Hauxe ere Klubaren beste zereginetako bat  hasierako garai hartan: "M.L.A.-ren ezaugarri nagusia beti izan da irteera ofizialetan bizi izandako giro ona, mendian zein gero herrira jaistean ere."

1949tik

Gure mendien ezagutzan sakontzea

Beraz, Elkartea joan den mendearen erdialdean sortu zen, eta 72 urte igaro ondoren, gaur egun ehun eta berrogeitamar bazkide pasatxo garenean, gehienak federatuak,  aldaketa asko ezagutu ditu historian zehar. 

Elkarteak, adibidez, izena aldatu du, nahiz eta oraindik egon badago izen zaharrarekin ezagutzen gaituena. Elkarteak armarria ere aldatu du; eta pertsonak, nola ez, aldatu dira. Eta horrez gain, orain web-orria ere badu, baina klubaren sorreran idatzi ziren bi puntuak mantentzen jarraitzen du: Mendia ezagutzea, eta bere bazkideen lagunartea eta umore ona txangoetan zaintzea, alegia. 

Eta Elkartea doan bezala, horrela luzaroan jarraituko duela espero dugu.

 

 

EGIN ZAITEZ BAZKIDE