Arlaban-Nacedero Deba-Mugarriluze-Elgea
Data: 2024-02-25
Distantzia: 15,2 km Igoera metatua: 800 m Denbora: 4,5 h inguru
Deba ibaia Araban sortzen da, Gipuzkoako mugatik gertu, Hiruerreketa izeneko leku batean. Haruntz abiatuko gara Arlaban gainetik (598 m), gainbehera txikiko pistan eta 2,7 km, 40 min ibili ondoren , hiru erreketako ( Urkitza, Deba, Uzetakoaitza) bidegurutzea topo egingo dugu. Bertan Deba ibaia osatzen da.
Han izango dugu abiapunta Urkitza mendira igotzeko 45 min lan egin eta gero. Urkitza, mendi itxurarik gabeko gailurra da, buzoirik ez, baina handik Gasteiz eta bere urtegia hasiko gara ikusten. Mendiko izena eta altuera harri batean margotuta daude. Izango dira 4,7 km, 1h 20 min eta 330 m↑.
Arriurdin edo Urdigaineko (1007 m) antenara doan hormigoizko pista batetik jaitsiera txikia egin ondoren 15 min-ko mendi bide maldatsua hartuko dugu gailurrera iristeko. 360ºtan paisaia ikus daiteke, Anboto, Gorbeia, Kurutzeberri, Elgea mendilerroa. Altuera galdu gabe, belarretan eta 5 min-tan Makatzgain buzoia ikutuko dugu eta GR12tik jarraituz iparraldera, lehendabizi, ibiliko gara Pagobedeinkatura (1017 m) iristeko (Degurixako goiko sarrera gertu dago), eta gero ekialdera, altuera berean, Bizkarlatza (1095 m) egingo dugu. Izango dira 10 km 3 h 650 m↑.
Zeharkaldiaren, 12garren kilometroan ,azkeneko mendia Mugarriluze izango dugu, menhir ( mugarri luzea?) dago bertan, buzoia (1109 m) eta aerogeneradorez inguratuta. Paisai ederra jarraituko dugu ikusten. Handik 3 km-ko jaitsierak Arrugeko (Elgeako auzoa) parkinera eramango gaitu. Ibilitakoa izango da 15,2 km; 800 m↑; 4,5 h atsedena kontatu gabe. Ordu erdi batean busak eramango gaitu Araiara.
Aukera dago 13,5 km eta 600 m↑ egiteko Makatzgainetik Mugarriluzeko oinarriaraino zuzen egiten badugu.
Bazkaria Araiako Umandi jatetxean.
Irteera 7:30ean Herreratik.
Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com emailera idatzi, https://montanerosdelantiguo.eus webgunean ere aukera dago. Azken eguna otsailaren 21a, asteazkena.
Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.