Hasiera icono flecha Agenda
Egileor-Larreder-Sta.Elena-Erroeta

Egileor-Larreder-Sta.Elena-Erroeta

Data: 2024-03-17

Distantzia: 12 km                    Denbora: 4 h

Igoera metatua: 600 m           Jaitsiera: 350 m

Ospakizun berezia dugu oraingoan zeren duela 75 urte, 1949an hain zuzen ere, gure elkartea edo bere aurrekaria izan zena: Antiguako Luistarren Mendi Saila, sortu baitzen. Beraz, argazki berezi batekin ospatu beharko dugu urteurrena igoko ditugun bi buzoietako batean: Larreder (1104 m) edo Santa. Elena (1111 m).

Egileorretik (20 biz. - 670 m), Arabako Lautadan, abiatuko gara, Aguraindik ez dago urrun, Arrizala (Sorginetxeko trikuharria) eta Alaitza (XIII-XIV. mendeko Erdi Aroko pinturak) artean. Pista batean aurrera egingo dugu 1 km inguru, mendilerroaren oinarrirantz hurbilduz bere ezkerretik pista utzi arte. Ekialderantz eginez tarte batean, fraideen bidezidor gisa ezagutzen den igoera hartuko dugu. Duela ez asko berreskuratu da bide hori eta igoera atsegina da euskal mitologiako pertsonaien parke tematiko txiki batean barrena (aurreko loturan ikusten den bezala) egiten baita ibilbidea. Pagadian ere, nahi izanez gero, minutu gutxiko desbideratzea egin ahal izango dugu Lezaoko iturburuko haitzulora joateko. Igoeraren amaieran, Alangua lepora edo mendatera iritsiko gara (1075 m; 3,5 km, 400 m ↑, 1 h 20 min, edo zertxobait gehiago haitzuloa barne hartzen badugu). Hor, Lautada osoa iparraldera eta Iturrietako goi-ordokiak hegoaldera zabalduko zaizkigu begien aurrean. Eta hortik beste 250 metro eskasetan, ia konturatu gabe, Larreder (edo Larredez/Atxuri, 1104 m) lehenengo buzoira iritsiko gara.

 Hortik mendebalderantz, mendilerroaren goikaldean ibiliko gara, oso desnibel leunak tartean edukita; horrela Katarritik eta Peña Redondatik igaroz, San Juan lepora iristeko (1025 m; 6 km, 460 m ↑). Bertan desagertutako ermita baten adierazle den mugarri edo hilarri landu bat aurkituko dugu eta gertu trikuharri bat ere bai. Mendi ertza gertu izanik gorantz jarraituko dugu 2 km baino gehixeago eginez, Sta. Elenako gailurrera iristeko. Igoera ez da gogorra (1111 m, 8,4 km; 600 m ↑).

 Bukatzeko, mendilerroaren noranzkoa mantenduz, jaitsiera azkarra egingo dugu lepo bateraino, handik iparraldera doan bidetik Alaitzara jaitsiko ginateke, baina guk berriz hegoalderantz joko dugu, lehenengo lanadatutako bi sororen artean eta gero pista luze batetik Erroetako helmugaraino (Erroeta, 19 bizt. 960 m), Gaonatarren eta Aiaratarren lurraldea garai batean izan zena.

 Bazkaria Birgaragoienen (21 €), 20 min inguru autobusez heltzeko.

Irteera 7:30ean Herreratik.

 Ibilbidea ikusteko esteka

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com emailera idatzi, https://montanerosdelantiguo.eus webgunean ere aukera dago. Azken eguna martxoaren  13a, asteazkena.

Egileor-Sta. Elena

 

 

 




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2024-02-29 | Araba

Argazki-albuma Egileor-Larreder-Sta.Elena-Erroeta


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK