Hasiera icono flecha Agenda
Andoain-Adarra-Ugaldetxo

Andoain-Adarra-Ugaldetxo

Data: 2024-01-14

Distantzia: 13,5 km                Igoera metatua: 890 m

Denbora: 5 h                           

Honako irtenaldi hau Andoaingo Leitzaran parkeko Otieta aparkalekuan hasiko dugu. Leitzara doan errepidean metro batzuk egin eta gero berehala ezkerrera hartuko dugu etengabe gora egiten duen bide batean.

Ordu erdi inguru pasa eta gero belardi batera iritsitakoan baserri-biltegi nahiko narras baten aldamenetik pasako gara.

 Nagusiki pinudi artean ibili ostean Usabelartzako zohikaztegira iritsiko gara. Honakoa Gipuzkoako zohikaztegi bakarra da. Elhuyar Hiztegi entziklopedikoaren arabera zohikatzaren definizioa hau da: “ikatz arin eta harroa, urez estalitako belardietan eratzen dena. Kalitate txikiko erregaia da, baina zurgatzaile eta ongarri moduan oso preziatua”.  

Zohikaztegi bati dagokion modura ingurua oso umel eta lokaztua egoten da. Ez da tarte luze bat baina bezperan euria egin badu, beharbada, komeni da azpantarrak jantzita eramatea.

 Handik, igoera gogor samar baten ondoren, Onddotik igaro ondoren Etenetako iruinarrira iritsiko gara. Puntu horretan, Adarrara igo nahi ez duenak, geroago bide-arrastoarekin bat egingo duen, laburbide bat hartzeko aukera izango du. Etenetako monumentu megalitikoaren berri izateko hona esteka pare bat: LuberriUrnietako udala

Jaitsiera pista zabal eta eroso batean burutuko dugu. Urmendi errekaren aldamenetik Ugaldetxoraino helduko gara autobusa hartzeko.

 Laburbidea, Adarra inguratuz, aukeratzen duenak: Distantzia: 13 km    Desnibela: 780 m ↑

 Ibilbidearen bistaratzea (Andoain herritik luzatuta).

 Bazkaria Ereñozuko Irrintzi tabernan.

 Irteera: Herreratik goizeko 8:00etan.

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi, bestela webgune honetatik ere posible da. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 10a, asteazkena.




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2023-12-29 | Gipuzkoa

Argazki-albuma Andoain-Adarra-Ugaldetxo


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK