Hasiera icono flecha Agenda
Otzaurte Umandia Araia

Otzaurte Umandia Araia

Data: 2023-04-23

OTZAURTE – UMANDIA – ARAIA

(2023-04-23)

 

Luzera: 14 Km

Igoera metatua: 800 m (620 m)

Denbora: 4,5 h + atsedena

             Zeharkaldi honek hasiera Otzaurten (652 m) proposatzen du, Zegama-Aizkorriren maratoiaren bidean joateko Atabarrate leporaino. Han utziko dugu maratoiarena Umandia mendia igotzeko (1218 m); joan-etorria denez, aukera izango dugu egiteko ala ez. Zirauntza errekaren iturburua ikusi ondoren Araia herrira jaitsiko gara (605 m).

             Otzaurtetik basoan murgilduta, igoera egingo dugu, lehendabizi Ultzama leporantz eta gero Beunde atsedenlekurra (832 m; 3 Km; 50 min.) Maratoiaren bidea jarraituz, poliki poliki jaitsiko gara Anarri errekara. Handik aurrera igoera jarraia egiten da, lehendabizi Iramendi mendira (1h 30min; 975m) eta gero Atabarrate lepora (1050 m; 7,2 km; 2h 20 min).

             Ordurako 620 m igoera metatua egina izango dugu. Gertu dagoen Umandia mendira igotzeko aukera dago. 20 minutu gora eta beste horrenbeste behera izango litzateke. Handik Araiaraino bide erosoa besterik ez da gelditzen. Tartean Zirauntza ibaiaren iurburua (12,3 km) ikusiko dugu baita Ajuria enpresa ere, gelditzen dena. Euskal Herrian, enpresa honek garrantzi handia izan du, Bizkaiko Boluetarekin batera, lehenengo labe garaia izan baitzen , gero estatu mailan indukzio argi-indarrez funtzionatzen zuen lehenengo labe garaia martxan jarri zuten. 1920. Urtean 216 langile izanek, nekatzarientzako makinak ekoizten zituen inguruko egurra, ura eta burni meategien esker. 1985ean itxi zuten. Bitxia bada ere gaur egungo lehendakariaren etxea Ajuria enea, Ajuria familiaren gaztelua zen.

             Beraz, zeharkaldiak bi zati ditu; lehenengoa menditsua, basoan eta aterperik gabeko tarteak, maldaren bat motza baina exijentea, eta bigarren zatia jaitsiera lasaia.

             Bazkaria Araiako Umandi jatetxean 15:00etan

             Irteera Herreratik 7:30ean.

 

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi, gure webgunean ere

(https://montanerosdelantiguo.eus); edota 943 317017ra deituz eta zuen mezua utziz.

 

Azken eguna: apirilaren 20a, osteguna.

 

 

 

 

 




Artxibo interesgarriak:


Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2023-04-14 | Gipuzkoa

Argazki-albuma Otzaurte Umandia Araia


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK