Hasiera icono flecha Agenda
ARTESIAGA-SAIOA-ABARTAN-ZIGA

ARTESIAGA-SAIOA-ABARTAN-ZIGA

Data: 2023-04-02

Distantzia: 14,7 km                          Igoera metatua: 600 m

Jaitsiera metatua: 1.250 m              Denbora: 4,5 - 5 h

          Ibilaldi hau 2019ko azaroaren 10ean egitekoa genuen, baina eguraldi txarra zela-eta, Bertiz Jaurerrian barrena ibili ginen Saioa burutu ordez. Ea gaurkoan osatzen dugun orduan egin gabe utzitako asmoa.

          Artesiaga mendateak 987 metroko garaiera du eta Baztan eta Esteribar bailaren artean dago. Iruritan barrena igoko gara borturaino eta han emango diogu hasiera ibilaldiari.  Mendebaldean izango dugu Saioa erraldoia nagusi (1419 m) eta gaur -eguraldia lagun- haraino helduko gara. Honako hauek dira gaur zapalduko ditugun tontorrak: Saioa (1419 m), Zokoa (1172 m), Katilliko Harria?(1103 m) eta Abartan (1084 m). Mendebal-Hegoalderantz abiatuko gara. Bi kilometro eta erdi egin ondoren Iparralderantz zuzenduko gara Saioa gainditu arte (→3,16 km, ↑438 m). Handik aurrera iparrera egingo dugu Abartan gailendu arte (→5,11 km, ↑222 m, 542 m). Bertan hartuko dugu atseden.

        Handik aurrerako bidea iparralderantz eta beherantz izango dugu,  baina kontuz belaunekin! Lehenengo 1,40 kilometroan 260 m jaitsiko baititugu. Bidezidorrarekin bat egiten dugunean leundu egingo da jaitsiera, baina, hala ere, Zigaraino beste 500 metro beheititu beharko ditugu. Beraz, patxadaz hartu goitik beherakoa.

         Zigan izango dugu autobusa. Baztango herria da Ziga, eta Almandoz, Aniz eta Berroetarekin batera Baztango Basaburua osatzen dute. 2018ko erroldaren arabera 188 biztanle zituen. Eraikinik sonatuena San Lorenzo eliza du. Herreriano estilokoa, 1570-1603 urte artean eraikitakoa da. Hiruzpalau landetxe ere baditu. Leku bukolikoa, benetan!

          Laburtuz, 14,70 kilometro inguruko luzera, 600 metroko igoera eta 1.250 metro pasatsuko jaitsiera duen ibilaldia. Bazkaria Iruritako “Olari” jatetxean.

Irteera: Antiguatik, goizeko zazpietan

 

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com postan  edo (https://montanerosdelantiguo.eus) webgunean; bestela, 943 317017ra deitu edo mezua utzi. Azken eguna: martxoaren  30a, osteguna.




Artxibo interesgarriak:


Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2023-03-21 | Nafarroa