Hasiera icono flecha Agenda
ERREZIL- INDO- SANTA ENGRAZI- ZESTOA

ERREZIL- INDO- SANTA ENGRAZI- ZESTOA

Data: 2023-02-05

Luzera: 16 km                                           Igoera metatua:   670m

Denbora:  5 ordu + atsedena             Jaitsiera metatua: 800 m

Hasieran, PRGI-143- ren bitartez, zeharkaldia egiteko asmoa nuen, baina iazko azken hilabetetan kartelak, markak, seinalatzeko posteak desagertu egin dira. Beste aldetik, zuhaitzaren bat bidean erori da eta alanbre hesiaren bat agertu da. Dena dela, bidea hor dago eta tarte batzuetan bat egiten du indarrean dauden markatutako bi rutakin: GR 265 urolatik oriara (AzpeititikTolosara) eta PR 40 (Aizarna itzulia).

Nahiz eta gaur egun animalia gutxi ikusi,bere garaian animaliak pasatzeko ibilbidea zen. Gazume inguratzen dugun bitartean, gaur iritsiko garen punturik altuenean (770 m), bideak mugatzen dituzten harrizko paretek gelditzen dira lekuko.

Errezilen hasiko gara (310 m), baserriz baserri, geroago Mendiko sendatik gaur igoko garen pinturik altuenera iritsi arte. Ordubeteko baina pixkat gehiagoko bidea, 3,8 km, 770 maltueran kokatuta eta eguraldi lagun, hasiko gara ikusten paisaia zoragarria: Aralar, Izazpi, Izarraitz, Arauntza, Sañu ( haize errotak jarri nahi dituzten tokia) eta gure hurrengo helburuak, Indo ta Santa Engrazia.

Egunik gogorrena behin eginda, belarrezko bidean mugituko gara GR 285 topatu arte. Hortxe, ia ezer igo gabe Indo mendia zapalduko dugu ( 764m 5,5 kms 1 o 40¨500↑). Mirezgarrizko paisaiak liluratuko gaitu. Jaitsiera gogorra ekiditzeko, atzera joko duguGR an berriro ibiltzeko.

Erdoiztarako karretera eskubian utzita, jarraituko dugu Santa Engraziako leporaino. Bertan Pagoetako mapa, bi harrizko mugarri ( a SS 62 eta a SS 33 ¿?) eta Granada errekarako bidean iturri bat ere ikusiko ditugu. Muino batean baseliza dago 10´ra. Merezi du igotzea ikusteko paiaia eta itsasoa, 1900ko erlojuaren makinaria , kanpar ihandi bat, buzoia eta mendi mapa ( 3,5 or10,5 km 620↑).

Zuzen jaitsi beharrean, lepora itzuliko gara Aizarna herrira iristeko ( 4 or 15´ 14 km 650↑). Onbidean gelditzen zaigu Calvario egitea eta Akua haranetik Zestora iristea (70 m ).

Bazkaria Loiolako Uranga jatetxean.

Irteera Herreratik: 7:00etan.

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi, gure webgunean ere (https://montanerosdelantiguo.eus); edota 943 317017ra deituz eta zuen mezua utziz. Azken eguna: otsailaren 2a, osteguna.

 




Artxibo interesgarriak:


Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2023-01-25 | Gipuzkoa

Argazki-albuma ERREZIL- INDO- SANTA ENGRAZI- ZESTOA


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK