Altzo Azpi - Otsabio - Lizartza
Data: 2022-11-06
AltzoAzpi – Altzo Muño – Otsabio – Lizartza
2022-11-06
Hasteko esan beharra dago bazkariaren logistikak, oraingo honetan ere, irteeraren noranzkoa aldatzera behartu gaituela, hasierako asmoa Lizartza-Otsabio-Altzo egitea baitzen, eta orain, berriz, alderantzizkoa: Altzo-Otsabio-Lizartzan, alegia.
Bestalde, esan ere ibilaldia mendi bati igoera eta jaitsiera aurkako isurialdeetatik egiten dizkion zeharkaldi tipiko horietakoa dela hauxe.
Ibilaldia 100 metroko altueran hasiko da, AltzoAzpin, Salbatore elizaren ondoan, eta hor gaudela aprobetxaturik, Migel Joakin Eleizegiren (AltzokoHandia) altuera neurriak harrian grabatuta dauden atondoa bisitatuko dugu. “Handia” filmean neurketa horren eszena batzuk ikusten dira.
Baserrien artean jarraituko dugu bidezidor batetik, AltzoMuñora iritsi arte. Bertan, aipatutako Migel Joakinen benetako tamaina duen eskulturak harrera egingo digu, 2,42 metrokoa hain zuzen ere. Ordurako 210m igota eta 1,5 km egina izango dugu.
Herria zeharkatuko dugu, udaletxetik, parrokia-elizatik eta gurdibide atsegin batetik igarota, Aizpe, Goikoetxea eta Aldain baserrietatik ere igaroko gara, eta Endesako gas-biltegira iritsiko gara. Orduan 340 metroko altueran egongo gara, eta 3,6 km-ko ibilbidea egina.
Handik tontorrera, bidezidor zabal batetik joango gara; lehenik, pinudi batetik igaroko gara, eta, ibilbidearen azken zatian, pagadi batetik Otsabioko gailurrera iritsi arte: 789 m, 6,5 km. Lehen esan bezala, igoeraren kontrako aldetik jaitsiko gara. Jaitsiera hasi bezain laster, 500 metro inguruko lapiaz bat topatuko dugu, eta kontu handiz zeharkatuko dugu 20 bat minututan. Austokietako lepora iritsiko gara, eta handik, hegoalderantz, Txindoki, Ausa Gaztelu, Aratz, eta Aizkorri osoa ikusiko ditugu.
Jaitsiera pagadi eder batetik hasiko dugu, eta Intzuzkita errekatik igaroko gara. Erreka horretatik, Insalus iturburua urez hornitzen da, eta, behera egin ahala, paisaia gaztainondoz, intxaurrondoz eta sagarrondoz jantziko da. Lizartzatik gertu gaudenean herriaren ikuspegi ederra ikusiko dugu, postal eder bat balitz bezala. Pixkanaka lehenengo baserriak agertuko dira, Etxeberria, Asura, Goikoetxea, etab.
Ibilaldia 12,5 km-koa izango da, 4,5 h ingurukoa, 750 metro inguruko igoera metatua izango du eta 730 metroko jaitsiera.
Bazkaria Lizartzako Ostatuan 14:30ean izango da: babarrun jana, postrea eta botila erdi ardo edo sagardo pertsonako, kaferik GABE, 20 euro
Irteera8: 00etan Herreratik
Izen-ematea: Azaroaren 3ra arte, osteguna, hemen:
email: montanerosdelantiguo@gmail.comedo
www: https://montanerosdelantiguo.eusedo
tf.: 943 317017, mezuautziz
Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.