Hasiera icono flecha Agenda
Izaskun - Uzturre - Urdelar - Berastegi

Izaskun - Uzturre - Urdelar - Berastegi

Data: 2022-04-03

IZASKUN – UZTURRE (730 m.) – URDELAR (859 m.) – LARRE (808 m.) – BERASTEGI  

                                    2022-04-03

 

Izaskundik abiatuko gara. Lehenik eta behin ingurukoek hain maitea duten Ama Birjinaren ermitari ikustalditxo bat egingo diogu. Hasieran asfaltoan eta gero harrizko pistan gora joko dugu Uzturreko gurutzera heldu arte (→ 3 km eta ↑ 385 m).  Han Tolosaldea eta inguruko mendiak  ikuskatzeko aukera ederra izango dugu. Gorantz jo eta berehala iritsiko gara gurutzetik 500 metro ingurura dauden Uzturreko buzoi eta erpin geodesikora.

Hemendik aurrera eremu gorabeheratsuan ibiliko gara gailurrerian barrena, eskuinean Berastegiko  ibarra dugula Belabietako lepora ailegatu arte ( 6 km eta 500 m igoera). Hamar minutuan Belabietako erpin geodesikoan izango gara eta beherantz joko dugu A15 autobideko Belabieta tuneleraino heldu arte.

Harrizko bidean gora ekingo diogu “Belabieta Txiki” trikuharriraino, eta nekosta baso itxi batean zehar Urdelarko gaina zanpatuko dugu (9,50 km eta 820 metroko igoera). Hamaiketakoa egin ondoren, beherako jaitsiera biziari ekingo diogu gaurko azken gailurraren, hots, Larreren,  azpiraino.  Han goian izango ditugu antenak, buzoia eta San Lorentzoren ermita.  Igoera azkarra da eta 15 minutu nahikoak izango ditugu.

Herrirainoko  jaitsiera xendra polit batetik egingo dugu, antenak ipintzeko egin zuten pista saihestuz.

 GUZTIRA: 14 kilometroko ibilera, 880 metroko igoera metatua eta 5 bat orduko ibilaldia geldialdi eta guzti.

Bazkaria Ategi jatetxean.

 

Irteera Errenteriatik edo Herreratik: goizeko 7:30etan.

 




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2022-03-24 | Gipuzkoa

Argazki-albuma Izaskun - Uzturre - Urdelar - Berastegi


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK