Hasiera icono flecha Agenda
APINAIZ-SAN KRISTOBAL-SAN JUSTI-APINAIZ

APINAIZ-SAN KRISTOBAL-SAN JUSTI-APINAIZ

Data: 2022-03-13

Distantzia: 14,5 km                 Desnibela: 550 m ↑                 Altuera max.: San Kristobal (1057 m)            Denbora: 4 / 4,5 h

 

                Arabako Izki Parkeko mendebaldetik egingo dugun hurrengo irteera hau, pandemia hasieran egin gabe utzi genuen lehenengoa, ez da inolaz ere gogorra izango. Gaztainadiak (Apinaizen ospatzen da urrian “Gaztaina festa”), pagadiak eta hariztiak ibilaldiaren lekuko izango ditugu egunean zehar, eta ia pistarik aurkitu gabe desnibel arinak egingo ditugu tartean, hasierako S. Kristobal mendiko igoera salbu agian. Abiapuntua Apinaiz herria izango da, Maeztu udalerrikoa (738 m ; 88 biztanle).

            Hasteko S. Kristobaleko igerari ekingo diogu bere ipar-ekialdeko mendi-hegaletik, gehiena pagadian zehar, goiko bi harkaitz bikainen artean agertu arte (Atxartea, eskalatzeko eskola dena). Azken zatia mendarte horretan topatuko dugun pistatik egin ahal izango dugu edo bestela zuzenean mendi-hegian gora. Guztira 350 m-ko desnibela, 4 km eskas beteaz eta 1 h eta 15 min behar izanik.

            Tontorretik ikuspegi zoragarria dago alde guztietara, ia jenderik bizi ez den Arabako eremu horretan. Goi-ordoki baten itxura hartzen duen mendialde batean gaude, eta hegorantz begiratuta itzulerako ibiliko dugun bailara ikusiko dugu. Jarraian, pasealdi eroso eta oso atsegingarria izango dugu aurretik goi-meseta horretan zehar, hasieran pixka bat jaitsiz “Karteroaren bidea”-rekin bat egin arte (Apinaizetik Arluzeara daramana), eta gero ordekan hariztietatik aurrera eginez 4 km inguru gehiago eginez, beti ezkerretik sakana ikusiz; ia konturatu gabe, S. Justiko buzoira iritsiko gara (1028 m). Lehenago Arluzea eta Markinez gaineko miradore moduko batera hurbilduko gara eta paisaia ikusiz orain dela ez asko egindako irteera pare bat gogoraraziko dugu. (2,5 h eta hamaiketakoa).

            Apinaizeko bueltan, lehendabizi pista zati motz batetik lepo batera jaitsiko gara (966 m), eta hortik joan-etorriko desbiderapen txiki  bat eginez, naturak landutako harrizko arku bitxi bat, pagadian ezkutatua dagoena, bisitatuko dugu. Lepo berera itzuliz, “Txarabitana” bidea hartuko dugu Apinazeraino, goitik ikusten genuen sakanean zehar. Tartean, gure eskuinera, “Cueva de las señoritas” izeneko parajea utziko dugu, non legendak dioenez bi ahizpa itxialdian utzi zituzten izurria omen zutelako. Beherago, herritik gertu, Karrantan presa ondotik igaroko gara bukatu baino lehentxoago. Bazkaria Birgara Goieneko “Virgala” jatetxean izango da,

Irteera: Errenteritik edo Herreratik goizeko 7,00-etan

 

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi orain gure webgunean ere (https://montanerosdelantiguo.eus) esteka dago ,edota 943 317017 deitu eta zuen mezua utzi. Izena emateko azken eguna: martxoak 10, osteguna.




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2022-03-03 | Araba

Argazki-albuma APINAIZ-SAN KRISTOBAL-SAN JUSTI-APINAIZ


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK