Larraitz - Ausa Gaztelu -Zaldibia
Data: 2022-01-16
LARRAITZ-AUSA GAZTELU-ZALDIBIA
(2022-1-16)
Gaurko ibilaldiak makina bat aldiz egindako bideak eta garaiak gogoraraziko dizkigu. Trenez lehenik eta autobusez gero, Larraitzera iristen ginenekoak, hain zuzen.
Igande eta jaiegunetan autoz eta jendez lepo egoten den Larraitz ederretik abiatuko gara. Pista zabal batean barrena joko dugu aurrera. Kilometro eta hirurehun metro egin ondoren, ezkerretara utziko dugu Txindokirantz doan bidea eta aurrera jarraituko dugu igoera lasaian Aitzola errekara heldu arte (→ 3 km, ↑230 m) Hemendik Errekonta lepora bizitu egingo da aldapa eta neketsuagoa egingo zaigu igoera (→ 1,40 km, ↑200 m). Han, ordura arteko HM-ko norabidea utzi , NW-ekoa hartu eta igoera bizi-biziaren ondoren (→ 350 m ↑135 m) Ausa Gazteluren gailur dotorean izango gara (904 m). Bertan dugun gazteluaren arrastoak Erdi Arokoak dira. Gipuzkoako Goierri eta Irurtzun lotzen zituen galtzada babesteko egina izan omen zen gotorlekua. XIII eta XIV mendeetan Nafarroako erresumaren defentsarako erabiltzen omen zuten.
Hango ikuspegiaz gozatu, indarberritu eta atsedenalditxo bat hartu ondoren, Errekontako lepora itzuliko gara berriro (→ 350 m, ↓135 m). Goitik behera patxadatsuanHego Mendebalderantz doan xendra hartuko duguPausogaiztoetan porlanezko pistarekin topo egin arte(→ 2,30 km, ↓300m). Ondoren, Iparralderantz doan pista estu eta lauan 800 metro egingo ditugu Olareagako saroira iritsi arte. Olareagatik Zaldibiara doan pista saihestearren, baserri-bide atsegin batean behera egingo dugu, eta ehunka eskailera jaitsi ondoren, Pandabasoko auzora helduko gara (→ 1,75 km, ↓260 m). Handik herrira 1.200 metro lau geldituko zaizkigu, hesiren bat edo beste gainditu behar izango dugun arren.
Beraz, gaurko txangoak 11 kilometroko luzera, 600 metroko igoera metatua eta 800 bat metroko jaitsiera izango ditu. Denbora: 3:30 / 4,00 ordu inguru. Bazkaria izango da Zaldibiako Arrese jatetxea.
Irteera: Errenteriatik edo Herreratik goizeko 8:00etan.
Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com -ra idatzi edota 943 317017 deitu eta zuen mezua utzi. Izena emateko azken eguna: urtarrilak 13, osteguna
Eguna 2022-1-16
Iraupena 03:07:09
Igoerametatua 600 m
Distantziaaltitudeekin 11.10 km
Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.