MENDARO- OTARRE-ATXURIGAIN-AITTOLA
Data: 2020-02-16
Igoera metatua 800
Punturik altuena 731
Luzera 13 km
Denbora 4,5 ordu
Arranerreka edo Kilimoneko sarrera gure zeharkaldiaren hasiera izango da, Hor dugu Izarraitz mendikateko mendebaldeko muga.
15 minutu ibiliko gara bailara hortan, Errementari baserrira iritsi arte eta han hasiko dugu igoera. Lehenago ere PR gi-42 ko marka ikusiko dugu baina oso gaizki dago, sasiak, zuloak lurrean,.. horregatik lehenengo ehun metro saihestuko ditugu baserritik hasita.
Ordubeteko igoera egimgo dugu, baso itxi batean sartuta, zati batean Pr 42 baliatuz eta gutxi ibilitako sendaz beste zatian. Gaintxipia edo Gaintxipixa mendia ezkerreko aldean utziko dugu eta zuzen Otarre mendira ( 663) joango gara. Orain bidea zabala eta irekia da, belarra zati batean eta pista bestean.
Behera joan eta gero Larraskanda baserritik gora Atxurigain tontorra egingo dugu (731). Igoera lasaia hau, porlanezko pista batetik berlardi zabal batean bukatzen duela. Jaitsiera pikua eta motza, 10 minututan behean egongo gara, senda eroso bat hartzeko eta Madarixatik datorren karretera topo egiteko.
Beste aldera pasako gera basoan sartuta, eta 15 minututan Aittola aparkalekuan autobusa izango dugu zain.
Bazkaria Uranga jatetxea -Loiola
Irteera: Errenderitik goizeko 7,30-etan
Izena emateko: montanerosdelantiguo@euskalnet.net-ra idatzi edota 943 317017 deitu eta zuen mezua utzi. Izena emateko azken eguna: otsailak 13, osteguna.
Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.