Hasiera icono flecha Agenda
Ixona Galartza Lete Azazeta

Ixona Galartza Lete Azazeta

Data: 2024-10-20

IXONA/HIJONA-GALARTZA-LETE-ARRAIALDE.AZAZETA

2.024-X-20

 

 Honako eskursio hau hasiko dugu Azazeta portuaren hasieran dagoen Ixona/Hijona izeneko herrixkan. Aparkaleku zabala izango dugu baina ez  herrian bertan baizik eta 500 bat metro mendi aldera. Ibiltzen hasi eta gutxira pagadian sartuko gara bide eroso eta etzan  batean ia-ia tontorreraino. Galartza tontorra (4,4 km) nahiko zabala eta zapala da, esan nahi baita ez duela ematen mendi punta batean gaudenik. Zernahi gisaz horrek ez dio inguruneari ez xarmarik ez eta edertasunik kentzen. (1 h 30 min)

Galartzatik jaisteko itzul-inguru bat egingo dugu malda pikoa saiheste arren. Tartetxo batez bidetik kanpo ibiliko gara. Oso paraje ederra, isila eta majikoa da honakoa.

Jaisten goazela, une jakin batean, bide nagusia utzi eta eskuinera hartu behar dugu bi kairn dauden puntu batean. Adi egon behar gara une horretan.

Aurrerago Ertzantzaren Berroziko entrenamendu gunera doan errepidearekin bat egingo dugu (6,7 km). Ezkerrera joko dugu eta bertatik 500 bat metro egin eta gero eskuinean belardi zabal batetik jaitsiko gara txarrantxa batekin topo egingo dugun arte. Modu guztitara puntu batean erraz eta eroso pasatzeko modua dago. Handik gutxira erreka zeharkatu ondoren berriz ere pagadian murgilduko gara. Laster pista bat gurutzatu eta Lete mendiaren aldapa pikoa, baina ez luzeari, ekingo diogu (9,1 km; 3 h 35 min ).

Lete eta Arraialde lotzen dituen mendi-bizkarra zentzumenerako opari bat da. Alfonbra belartsuaren gainean eta pagadiaren abaroan beteko ditugu bi tontorrak lotzen dituen 1,2 kilometro xarmagarriak. 3 h 55 min.

Inolako zailtasunik gabe iritsiko gara Azazeta herrira.

Distantzia: 12,5 km inguru   Desnibela: 600 m↑   200 m↓   Denbora ≈ 5 h

Bazkaria  Maeztuko Izki jatetxean. 23 €

Irteera 7:00etan Herreratik.        

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com emailera idatzi, https://montanerosdelantiguo.eus webgunean ere aukera dago. Azken eguna urriaren 16a asteazkena

Relieve:  https://www.relive.cc/view/vrqDNeX7BwO

 

 

 




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2024-10-02 | Araba

Argazki-albuma Ixona Galartza Lete Azazeta


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK