ANTIAGUAKO MENDIZALEEN ELKARTEA
Sociedad Montañeros del Antiguo
Gure Mendi-Elkartea 1949ko martxoaren 19an sortu zen , "Antiguako Luistarren Mendi Saila" bezala; geroago, 1952ko abenduan, ateratako bere lehenego buletinean agertzen den bezala,
Buletin horretan, Kluba sortzearen helburua honela zetorren adierazita: "Gure mendien ezagutzan sakontzea”.
Hauxe ere Klubaren beste zereginetako bat hasierako garai hartan: "M.L.A.-ren ezaugarri nagusia beti izan da irteera ofizialetan bizi izandako giro ona, mendian zein gero herrira jaistean ere."
Beraz, Elkartea joan den mendearen erdialdean sortu zen, eta 72 urte igaro ondoren, gaur egun ehun eta berrogeitamar bazkide pasatxo garenean, gehienak federatuak, aldaketa asko ezagutu ditu historian zehar.
Elkarteak, adibidez, izena aldatu du, nahiz eta oraindik egon badago izen zaharrarekin ezagutzen gaituena. Elkarteak armarria ere aldatu du; eta pertsonak, nola ez, aldatu dira. Eta horrez gain, orain web-orria ere badu, baina klubaren sorreran idatzi ziren bi puntuak mantentzen jarraitzen du: Mendia ezagutzea, eta bere bazkideen lagunartea eta umore ona txangoetan zaintzea, alegia.
Eta Elkartea doan bezala, horrela luzaroan jarraituko duela espero dugu.