Hasiera icono flecha Agenda
Ganuza-Lokiz-Aramendia

Ganuza-Lokiz-Aramendia

Data: 2023-11-26

Luzera:    11,7 km                        Igoera metatua:    570m

Denbora:  4h                                Jaitsiera metatua:  630 m

Lokizera egingo dugun irteera hau gure egutegian maiatzerako genuen pentsatua, baina orduan esan genuen bezala, atzeratu nehar izan genuen ibilbidearen zati handi bat itxita baitago urte erdiz, hain zuzen ere inguratuko ditugun goi-hormetan dauden sai zurien habia-guneetan trabarik ez egiteko.

 Oraingoan bai, Ganuza herritik (Lizarrerrian) abiatu eta Zologorri haitzartera joko dugu, bertako harresi naturalen oinarrira iritsi arte. Bidea utzi, eta eskuinera doan bidezidor bat hartuko dugu, malda gogor baina laburrekoa. Kareharrizko hormen azpian jarriko gaitu, eta handik ibiliko gara zeharkaldi bitxi eta eder batean zehar Ganuzako mendate zaharrera iritsi arte. Handik, mendilerroko goi-ordokira iritsiko gara. Eskuinetara, bidarri batzuek markatutako bidezidor bat hartuko dugu, ezpel eta zuhaixka baxuen artean Sartzaleta Beheraino (1055 m) doana. Hortik Sartzaleta izeneko tontorreraino (1109m) jarraituko dugu, erpin geodesikoa duena. Handik iparralderantz joko dugu, Ibirin izeneko beste tontor baten bidean (1085m), buzoia duena. Atzera eginez bide beretik Aramendiako mendatea utziko dugu gure bizkarrean, eta jaitsi egingo gara autobusarekin topo egiteko izen bereko herrian.

 Bazkaria Zudaireko Ibaisek jatetxean (lehen Irigoien zena): 22 €


 Irteera Herreratik: 7:30ean.

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi, gure webgunean ere (https://montanerosdelantiguo.eus); edota 943 317017ra deituz eta zuen mezua utziz. Azken eguna: azaroaren 23a, osteguna.




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2023-11-13 | Nafarroa

Argazki-albuma Ganuza-Lokiz-Aramendia


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK