Uitzi - Launtze - Ernaitzu - Basakabi
Data: 2023-10-15
Luzera: 17,3 km (14 km*) Igoera metatua: 750 m (500 m*)
Denbora: 5 ordu + atsedena (*): Ernaitzura joan gabe
Gure zeharkaldiak Basaburuko muturra eta Malerreka ibarrak lotuko ditu. Uitziko gainean (802m) hasten da eta lehenengo kilometrotan, bidea baso babesgarri batean sartzen da, iaia altitude berean ordubetean; Nafarroako hegoaldetik iparraldeko herrietara zezenak eramaten zituzten lekuko mugarriak bezela ikusiko ditugu CRP (cañada real de las provincias).
3,5 kilometrotik eta basotik irten gabe, goruntz egiten du mendiak, suabe, suabe, 5. kilometroan arte. Iturria pasa eta gero eta ia behartuta, gertu dagoen Malkorzuri mendira igoko dugu (buzoirik gabekoa, 1062m) jarraitzeko Launtzeko trikuharriraino (6,6 km, 1h 54’, 1173 m, 300 m↑). Nahi dutenak hemen gelditzerik badute Ernaitzu mendira joango direnen zain (50’), Ernaitzurako bidea belardi batean egiten da, eroso. Panorama ederra. (1202m, 2 h 18’, 8 km, 500 m↑).
Trikukarrira buelta eginda, bertan dago Launtze mendia (buzoirik gabekoa, 1195m, 9,2 km, 3 h 8’, 600 m↑) eta handik , zaldiek eta ardiek bazkatzen duten larretan, Kornietako haize-errotetara joango gara, 20 zenbakiduna hain zuzen ere (3 h 40’,11,2 km, 650 m↑). Denboraz ondo bagoaz, 29 zenbakidun haize-errotara hurbil gaitezke , bertan Zuperrori- Zuparrobi gailurra dagoelako (buzoia dago, 1169m, 710 m↑). Joan eta etorria leku berera 30 minutuetan, Eguraldi lagun, Zuparrobi egin beharrean, Ireber egingo dugu.
Gelditzen den bakarra da jaitsiera suabea, ordubete baina pixkat gehiago, Basakabiraino (beste izenak dira Arkiskil, Ezkurra gaina, Usategieta, Tardoa). Handik busak Zubietara (30’) eramango gaitu, Errandonea jatetxera bazkaltzera, 18 €ko prezioan, dena barne, txupitoak izan ezik.
Irteera Errenteria/Herreratik: 7:30ean.
Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi, gure webgunean ere (https://montanerosdelantiguo.eus); edota 943 317017ra deituz eta zuen mezua utziz. Azken eguna: urriaren 12a, osteguna.
Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.