Adoain-Aldaxur-Aietxu (Urraul)
Data: 2023-06-11
Distantzia: 9,8 km (15,4 km) Igoera metatua: 520 m (700 m)
Denbora: 3 h (4h 40 min) Jaitsiera metatua: 610 m (790 m)
(Parentesien artean Sta. Cruz-era joan-etorria eginez)
Udaberriko azken irteera honetan Nafarroako eskualde isolatuenean eta biztanleria ere eskasenetakoa duen eremuan murgilduko gara, Pirinioaurreko Urraulgoitira (“Urraulgaine” eguasibarreraz) joango baikara; Zaraitzurekin ekialdetik eta Aezkoarekin iparraldetik muga egiten duena.
Adoaindik abiatuta (2 biz., 760 m), Urraulgo albo-haran baten goialdean dagoena, pista-bide bat hartuko dugu, nondik poliki-poliki eta zailtasun handirik gabe, goiko larreetara igoko garen. Larre horietan lurra lauagoa da eta belardi atseginak sortzen dira ordekan zuhaitzen artean. Paisaiaz gozatuz hego-mendebalderantz biratuko dugu Aldaxur (1.191 m) gailurrera iristeko igoera leun batetik, bertan gurutze eta erpin geodesikoa (4,5 km; 1h 25 min; 450 m ↑). Hortxe behean gure helmuga ikusiko dugu, Aietxu herrixka, eta Pirinioak hondoan. Ohiko argazkia aterata eta mokadua jan ondoren, atzera egingo dugu kilometro bat pasatxo, bidean gure ezkerrera utzirik Aietxura doan eta seinaleztatua dagoen lehenengo jaitsiera; horrela, ondorengo desbideratze batera helduko gara, beherantz egiteko ere aukera ematen duena.
Nahi izanez gero jaisten hasteko unea izango da, eta horrek ibilbidea 10 km eta 3 ordu eskasetan amaitzera eramango gaitu; edo, bestela ibilbidea luzatu nahi duenarentzat, Santa Kruzeko buzoira (1.232 m) joateko aukera izan dezakegu. 5 kilometroko joan-etorria eginez. Ia desnibelik gabeko ibilbidea da, azken aldapatxoa izan ezik, 50 metroko igoera buzoira ur-putzu handia duen lepo batetik hasita. Bidea erosoa da goi-ordoki moduko batetik doana, Uritzabe izenekoa, Pirinioetako bista bikainak oparituz. Honekin 15 km baino gehixeago pilatuko ditugu guztira. Lehengo jaitsiera-puntura itzulita, 4 bat km gehiago izango ditugu bukatzeko, lehenik baso politean behera, lepo batean zuhaitzetatik atera arte, eta beherago 15 bat minutuko azken tarte batean zehar non bidea pixka bat deserosoagoa egingo zaigun harri-koskorrengatik, Aietxuko hilerrian agertu arte. Hortik 5 minutu gehiago herrira (13 biz.; 680 m.).
Irunberriko kanpineraino joango gara gero bazkaltzera.
Irteera Errenteria/Herreratik: 7:00ean.
Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi, gure webgunean ere (https://montanerosdelantiguo.eus); edota 943 317017ra deituz eta zuen mezua utziz. Azken eguna: ekainaren 8a, osteguna.
Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.