Madotz-Artxueta(Agiritik)-San Migel
Data: 2023-03-19
Luzera: 10,6 km
Igoera metatua: 600 m
Denbora: 3 ordu 30 minutu + atsedena
Ibilbide hau Madoz (750 m) herria bertatik abiatuko gara. Artxueta-San Migelera iristeko, gutxienez, bi aukera daude, lehena Atako haranan barrena doana eta Agiritik pasatzen dena bestea. Guk azken hontatik igoko gara. Bi arrazoiengatik nagusiki; aurrena da orain sei urte Atako basotik igo ginela San Migelera eta bigarrena, tarte luze samar batean bidea oso lokaztuta egoten dela egur-lanetan dabiltzan kamioiengatik.
Lehen kilometroa pistaz egingo dugu baina, luze gabe, basoan sartuko gara. Isurialde honek hegoekialdera jotzen duenez Atako igoera baina idorragoa da, ez da horren lokaztua egoten.
Lau bat kilometro egin ondoren Agiriko hondakinen azpitik pasako gara. Hemen behean hondakin horien azalpen historikoa dakarren esteka bat duzue: https://nabarralde.eus/tras-las-huellas-de-agiri/
Laster GR-20 zirkuituaren marka zuri-gorriak topatuko ditugu, zeintzuk ez ditugun utziko eskursioaren bukaeraraino. Uharte-Arakiletik datorren errepidea gurutzatu eta berehala Panplonagaina izeneko triku-harria bisitatu ahal izango dugu. Hemen beste esteka bat doakizue: http://www.euskal-herria.org/node/18801
Orain, pagadian murgilduta, zatirik pikoenari, baina baita ederrenari, ekingo diogu San Migelera doan errepidera iritsi arte. Hemen nekatuta, aspertuta edo besterik gabe eskursioa amaitu nahi duenak esku-eskura izango du aparkalekua, autobusa, taberna eta, behar izan ezkero santutegia. Gainerakoek ordu erdi eskasean Artxuetara igo eta jaitsi ahal izango dira.
Irteera erraza eta erosoa (eguraldia eta terrenoa lagun baditugu) , San Migel-eko ostatu ireki berrian bazkaltzeko aukera emango diguna.
Irteera: 7:30ean Herreratik. Bazkaria San Migelen 14:30ean (23 €)
Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi, gure webgunean ere (https://montanerosdelantiguo.eus) esteka dago; edota 943 317017ra deituz eta zuen mezua utziz. Azken eguna: martxoaren 16a, osteguna.
Hona wikiloc-eko ibilbidea. Hemen Madoz-Ata-Artxueta-Agiri-Madoz ibilbidea dago. Guk Madoz-Agiri-Artxueta egingo dugu: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/madotz-ata-artxueta-san-migel-panplonagaina-agiri-madotz-122088856
Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.