Hasiera icono flecha Agenda
Galarreta-Milpribil-Arantzazu

Galarreta-Milpribil-Arantzazu

Data: 2022-11-27

Distantzia: 14,5 km

Igoera metatua: 700 m  ;  Jatsiera: 630 m

Denbora: 4,5 h

           Galarreta (655 m ; 40 hab.), Arabako Lautadan dagoen Donemiliaga udalerriko herri dotore bat da eta historia luzea duena: erdi erorita dagoen bere elizaren zorupean aztarna erromatarrak ditu. Elizari bobeda eta kanpandorrea falta zaizkio, azken hori 2014an erorita, baina oraindik zutik diraute, zaharberrituta, bere bi portadek, erromanikoa eta errenazentista. Gainera hiru dorretxe ere izan zituen iraganean, hirurak galduak gaur egun, eta herria XVIII. mendera arte Lautadako sarbidea zen Gipuzkoatik etorrita Postasko Errege Bideari esker, bide horrek San Adriango galtzadarekin lotura zuen eta.

           Urkilla mendilerroko tontorretara joango gara, Gipuzkoarekin muga egiten dutenak Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan. Horrela, Iparralderantz joaz, pista zabal batetik abiatuko gara gure eskuinera dagoen Korrosparri muinoaren parean ate itxi bat aurkitu arte. Hortik, Estibarri errekaren ibarretik aurrera eginez, hasieran ordekan, harizti ikusgarrian sartuko gara. Mendialde horren hego-hegalean gordetzen diren ehun urtetiko gorako haritzen artean  Mindutxakoa bisitatuko dugu (“El abuelo de Galarreta”) 800 m-ko altueran dagoena.

           Desnibel nabarmenenak hortik aurrera egin beharko ditugu, baso barrenean, eta lokatz gehiegi ez aurkitzearen esperantzarekin. Igoeran ordu bat inguru gehiago  inbertitu ondoren zuhaitzak atzean utziko ditugu eta orduan erabaki beharko dugu zuzen igotzea oteen artean gailurraren muinoak duen zelaidira edo bestela, bidea pixka bat luzatuz, Zelaibizkar lepora iritsi eta handik gailurrera eta buzoira igo modu erosoagoan atzeko aldetik (7,2 km; 630 m↑; 2 h). Eguraldi ona izanez gero hamaiketako-ordua izango dugu goian, ipar eta ekialdetik Aizkorri eta Aratz ikusiz, Hegoalde eta mendebaldera Lautada eta Urkilla-Elgea.

           Ibilaldiaren bigarren zatiari, jaitsierari alegia, pagadian barna ekingo diogu, Pagarretako leporaino hasieran, eta gero Petrinaitz (Artzanegi) eta Peruaitz tontorren artean igaroz Perusaroiko aterperaino, Ollantzuko txabolak eta geroago Urbiako fonda eta ermitara iristeko (¾ h gehiago, 10 km). Denok ezagutzen dugu nahiko ondo inguru hori eta bukatu arte faltako zaiguna: Elorrolatik ohiko bidetik  jaitsi eta Arantzazun amaituz. Bazkaria Arantzazun bertan izango da, Sindikan.

 Irteera: Herreratik edo Errenteriatik 7:30ean.

 

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi, gure webgunean ere (https://montanerosdelantiguo.eus);

edota 943 317017ra deituz eta zuen mezua utziz. Azken eguna: azaroaren 24a, osteguna.

           Galarreta-Milpiribil-Arantzazu 

Milpiribil perfil




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2022-11-03 | Araba

Argazki-albuma Galarreta-Milpribil-Arantzazu


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK