Hasiera icono flecha Agenda
Igoa-Begaña(1.104m)-Lertza-Gorostieta

Igoa-Begaña(1.104m)-Lertza-Gorostieta

Data: 2022-10-23

Luzera:   14 km

Igoera metatua:  850 m tontor guztiak egiten baditugu

Denbora:  4 ordu 30 minutu + atsedena

  

                 Basaburuako basotan murgilduta ordu batzutan arituko gara gaurko ibialdian, baso koloredunak, errekak, orbela,…Aurrera joateko, tarte handi samarrean GR12 a gidaria izango dugu, bai aurkitu ditugun tontorretara igotzea erabakitzen duenentzat, bai pista berean ibiltzen nahiago duenentzat.

                 Txikia baina osoa den Igoa herrian ( 725m) hasiko gara ibialdia, Basaburu lurraldean. Frontoia, garbileku, perratoki, ostatu,..baditu. Hasierako 2,5 km jaitsiera suabean egiten dira lehenengo errekara iristeko; handik Lintsusti lepora bide zoragarria eta beste bi erreka zeharkatuko ditugu. Lepo honetara ( 967m 1or 10’, 4,4 km 350 ↑) itzuliko gara lehenengo bi mendi egin ondoren eta bertan GR12 aurkitu dugu ( gaurko gidaria).

                 Lintsustitik gaurko mendirik altuena egingo dugu, Begaina (1097-1104 mendikaten arabera). Igoera txikia 20 minutuetan buzoia ikutuko dugulako ( 5,5 km 1 or 30’ 450 ↑). Jaitsieran  Otsolarako pista utzirik, hurrengo punta egiteko: Ozpigaina ( buzoirik ez, 1033 m) 15 minutuko igoera,

                 Lintsusti lepora itzuliko gara GR12an ( 2 or 15’, 8 km) eta bertatik Irumugarrrieta igoko gara 10 minututan ( 1044 buzoirik ez), berriro pistara jaitsi, Putzusarobe lepoa ( 9 km) zeharkatu eta Urkiko igoera izango dugu ( 962m buzoirik ez). Berriro pistara Isasti lepora eta handik gure azkeneko tontorra, Lertza ( 3 or 45, 1003m buzoirik ez baina hilarri bai 11,7 km 850 ↑). Goiko aldean ikusiko ditugu, Malerreka iparrean eta Basaburu hegoaldean. 45’ eta Gorostietan- Orokieta gainan izango gara.

                 Gaurko proposamena  5 tontor erreza egitea da baina aukera dago bakoitzaren indarraren arabera denak  ez egitea, Gr12ak beti eramango gaituela Gorostietara ( Orokietara) jakinda.

 

Irteera: Herreratik ala Oreretatik 7:30ean. Bazkaria Zubietako Errandonean 14:45ean

 




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2022-10-13 | Nafarroa

Argazki-albuma Igoa-Begaña(1.104m)-Lertza-Gorostieta


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK