Hasiera icono flecha Agenda
Zunbeltz - San Adrian - Lizarraga

Zunbeltz - San Adrian - Lizarraga

Data: 2022-04-24

 

Distantzia: 16 km                              Desnibela: 550 m ↑                                                                      

Altuera max: (1113 m)                      Denbora:  5 ordu

 

 Zunbeltz ibarra, Urbasa eta Andia tarteko muga naturala da. Zunbeltz-en hondakinatatik zeharkaldia hasiko dugu ( 855m) Dulantz aldera igotzen.  

Duela gutxi tontor hori egin genuelako, 45 minutura, bidez aldatuko dugu, Los Aguines bidegurutzean  hain zuzen ere,  transhumantzia-bidea hartu eta bere norabidea jarraituko dugu . Bide horren buelta egin beharrean ( Arronizko sariotara eta Otsaportillora eramango gintuzke), Urritzagaren zelaia zeharkatuko dugu basoaren sarrerarekin  topo egin arte. (1 ordu ta 30´). Cuesta de la Fuente de la Cañadaren bidea eskubian utzita, handik aurrera, ingurukoa erabat desberdina izango da, basoan murgilduko garelako, El Chaparral bidea jarraituz eta markak ikusiz, basotik, pagaditik, irten arte. Arazorik gabe Arrangarteko pistara irtengo gera. Handik harri margotutara San Adriango igoera txikia hasteko ( 1113m ta 3,5 ordu atsedena barne).

 Lizarragara joateko hainbat aukera dago: erdiko pista astuna baztertuta, beste aldera pasako gera pare bat km belarretan ibiltzeko eta berriro pista zeharkatu Portupekolezeko arkua eta koba ikusteko. Tokiak momentu bat harrapatuko gaitu. Gozatu eta 20´ ra Lizarragan egongo gera.

 Bazkaria, bertan, Lizarragako Bentan.

 Irteera Errenteriatik edo Herreratik: goizeko 7:00etan.

 

Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi, orain gure webgunean ere (https://montanerosdelantiguo.eus) esteka dago; edota 943 317017ra deituz eta zuen mezua utziz. Azken eguna: apirilaren 21, osteguna.




Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.


Argitaratua 2022-04-09 | Nafarroa

Argazki-albuma Zunbeltz - San Adrian - Lizarraga


IKUSI ARGAZKI GUZTIAK