Lekunberri - Ertzilla iturburua - Baraibar
Data: 2022-02-27
Punturik altuena: 750 m Luzera: 15 kms Igoera metatua: 450 m Denbora: 4,5 ordu
Irteera: Errenteriatik edo Herreratik 8:00etan.
“Aralarko mendikatea euriaren ura zurgatzen duen belaki handi bat da. Ur hori mendian barna ibiltzen da, kararrizko haitzen artean mugitzen den ibaisare korapilatsu baten bidez.Iribasen dauden Larraun ibaiaren iturburuen multzoa da ur-laster honen zati handi baten ibairatzearen gunea, horrela, bi kilometrotan horrenbeste sorrera ezberdin dituen ibai berezi bat sortuz, bi izen ezberdinekin ezagutzen dena: Ertzill eta Larraun.
Ertzilla ibaia Aitzarrateta iturburuan sortzen da. Jauiotzen den momentutik bere ura energia sortzeko eta inguruko herrien ur-hornidurarako erabiltzen da. Baina oso ibai lotsatia da eta sortu ta 800 metrora, Ertzillara hurbilduz dijoan heinean, iragazten hasten da eta haraino mugitu dituzten ur-adarren artean desagertzen da.
Ibaia ez da erabat izkutatzen,ibar lehorrearen azpitik gurutzatzen du , gainezkan izan ezik, orduan, ibaiak urbidea gainditzen du Lezegalde amildegira iritsiz, eta Basakaitzen sorteen da berriro, Iribasko herriaren azpian, Larraun ibaia sorrera osatzen duten zenbait iturburuen bidez iraganik.”
Lekunberriko frontoian (571 m.) hasiko gara Plazaolako bide berdean sartzeko. Bidean geltoki zaharra, Aralarko kanpina, Unanuko iturburua ta Izkier urjausia ikusiko ditugu. 3 km ibili ta gero Akelarreko presa zeharkatuko dugu eguneko punturik altuenaren igoera egiteko. Basoan sartu ta jaitsiko gara Aitzarratetako iturburura (10 km ta 3 ordu).
Erreka jarraituz, Basakaitz lekura (ibaia azaltzen da berriro) iritsi ta gelditzen zaigu Iribaserako igoera txikia. Pistatik Iribas eta Baraibar lotuko dugu, Ostatuan bazkaltzeko (gosez iritsi, mendi-menua baita).
Izena emateko: montanerosdelantiguo@gmail.com-ra idatzi, orain gure webgunean ere (https://montanerosdelantiguo.eus) esteka dago; edota 943 317017ra deituz eta zuen mezua utziz. Azken eguna otsailaren 24a, osteguna.
Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.