ARITZU-BURDINDOGI-IRAGI
Data: 2021-11-07
Anue ibarreko Aritzu herri txikitik abiatuko gara (2020. urtean 45 biztanle). Kilometro erdi bat egin ondoren, eskuinerantz (NE) doan bidea hartuko dugu handik 2 km-ra pista utzi arte (→ 2 km ↑230 m). Handik Apordokiko gailurreraino (E) bidezidorrez eta maldan gora egingo dugu (→ 1 km ↑235 m). Apordokitik Urdanatzera joateko lehenik ekialderantz jo beharko dugu eta gero iparralderantz ( → 1,6 km ↑112 m). Urdanatzetik Gurbaitzera 300 metro besterik ez dugu izango. Gurbaitzetik Burdindogira (1.244 m) joateko pista izango dugu eta ibilbide erosoa (NE) ( → 2,35 km ↑200 m).
Burdindogik bi tontor-edo ditu. Buzoia basoan dagoen hegoaldekoan dago. Iparralderantz jarraituz, 200 metro ingurura, bigarren tontorra dago terraza eder batean, garai batean ermita bat zegoen tokian. Bertatik ikus dezakegu Esteribar bailara eta Eugiko urtegia. Hegoaldeko tontorretik gertu, pagadi batean erdi ezkutaturik, Santo Kristoren ermita dago, Iragi herriari dagokiona eta debozio handikoa garai batean (ikusi ahal izan nuenez herriaren esku gelditu bide da ermita, bertan parrillak eta mahaiak baitaude festak edo ospatzeko). Mendebaldera, 30 metrora, gaixotasunak sendatzen omen dituen “Iturriotz” iturria izango dugu. Ermita inguruan hartuko dugu atsedena.
Lasaitu ondoren beheranzko bideari ekingo diogu (S) sigi-sagan Zugarraundiko errekarekin eta Iragira doan pistarekin topo egin arte ( → 2 km ↓270 m). Hemendik herrira erreka ingurutik joango gara pista erosoan barrena ( → 3,6 km ↓270 m).
Esteribarreko herri txiki honek 20 biztanle inguru ditu eta jatetxerik ez duenez Olagueko “Posada Anue” delakora joango gara goxo-goxo bazkaltzera.
Laburbilduz, 13,54 kilometroko luzera eta 900 metroko igoera duen ibilaldia. Denbora: 4:30 - 5 ordu inguru.
Irteera: Ibaeta-Antiguatik goizeko 7:30ean. (Adi! Geltokiak
Izena emateko 943.317017 tf-an edo montanerosdelantiguo@euskalnet.net postan aurreko ostegunera arte, azaroak, 4.
Baldintzak: ezinbestekoa da federatuta izatea.